UEMAk antolatutako Salto! udalekuetan izena emateko epea zabalik dago, eta martxoaren 31ra arte eman ahal izango da izena.
Aurten, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteek izango dute parte hartzeko aukera, eta bi txanda antolatu dira, udaren hasieran: ekainaren 23tik uztailaren 1era, eta uztailaren 3tik 11ra.
Azken urteetan bezala, ekimena ibiltaria izango da. Ibilbidea Markina-Xemeinen hasiko da, Aulesti eta Berriatua zeharkatu ondoren, Ondarroan amaitzeko. 175 euroko prezioa izango du udalekuak.
Salto! udalekuen helburua da udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea, hezkuntza arautuaren esparrutik harago, gazteen aisialdian ere eragiteko asmoz.
Udalekuei buruzko informazio guztia eta izena emateko galdetegia hemen daude eskuragarri: labur.eus/salto2026
