Udalak hainbat hobekuntza eta konponketa lan egin ditu azken aste hauetan. Beste gauzen artean, lan hauek bukatu ditugu: AEK ondoan apurtua zegoen baranda aldatu dugu; Garbitoki ondoan txapa batekin tapatua zegoen zuloa konpondu eta ondoko arketak ere txukundu ditugu; Gabari gunea (Mugiro) eta Iturriburu kalea lotzen dituen zebrabidea argiztatu dugu; eta hilerri atzeko tirolina parkean ere fokuak jarri ditugu.
Horrekin batera, hurrengo asteetan auzoz auzoko bilerak egitea aurreikusten dugu, herritarren ahotik entzuteko zer-nolako beharrak ikusten dituzten herrian eta zer-nolako proposamen, kexa eta iradokizun dituzten jakiteko.



