Gabonetako argazki eta argiek bete dute Gabari sari banaketan

Pasa den igandean, hilaren 4an, Argazki eta Gabonetako Argien Lehiaketen sariak banatu ziren Gabari Gune Irekian.

Argazki Lehiaketan 33 partaide izan dira aurten, urtetik urtera partaidetza handituz doa eta baita argazkien kalitate ere. Guztien artean aukeratutako 12 irudiekin bailarako egutegia osatu da, jadanik etxeetara pixkanaka bidaltzen ari dena. Juanma Zubia izan zen portadako irabazlea, eta berarekin batera Iñaki Montes, Juan Antonio Garaikoetxea, Nerea Oreja, Luisa Aldaburu, Jone Gabari, Yolanda Juanena, Itziar Gastesi, Juan Miguel Fernandez eta Olga Barearen irudiek ere saria lortu zuten.

Bestalde, Argien Lehiaketan irabazle suertatu ziren Ana Ileapaindegia (Merkataritza kategorian), Raquel Chasco (Etxea) eta Laura Chasco (Etxebizitza). Haiei guztie, zorionak, eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei!

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email