Lekunberrik Alde Zaharreko obren amaierari buruzko bilera informatiboa deitu du

Lekunberriko Udalak herritarrei zuzendutako informazio bilera bat antolatu du Alde Zaharreko obren amaiera dela eta. Saioa abenduaren 10ean izango da, 18:30ean, Batzar Aretoan. Bileraren helburua udalerriko zonalde honetan egindako lanen amaierari buruzko informazio zuzena ematea da.

Udalak topaketa honetara joateko gonbitea luzatu die herritarrei, obren azken fasearen xehetasunak bertatik bertara ezagutzeko.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email