Exotic in itinere, espezie inbaditzaileei buruzko erakusketa Lekunberrin

Azaroaren 18tik 30era, Plazaolako Geltokiak Exotic in itinere erakusketa jasoko du, espezie inbaditzaileen inguruan hausnartzera gonbidatzen duen proposamen berezia. Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako erakusketa honek arreta berezia jartzen du Panpako lezka izeneko landare inbaditzailean; hain zuzen ere, haren adibide argi bat ikus daiteke Geltokiaren ondoan.

Jardunaldien barruan, azaroaren 22an, 11:30ean, hitzaldi eta proiekzio berezi bat eskainiko dira (gaztelaniaz), eta ondoren bertaratuek 3D betaurrekoekin esperientzia immertsibo batean parte hartu ahal izango dute.

Espezie inbaditzaileak gure ingurunean duten eraginaz gehiago jakiteko eta horien inguruan gogoeta egiteko aukera paregabea izango da. Erakusketa zabalik egonen da azaroaren 30era arte Plazaolako Geltokian.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email