Garbitzailea frontoia, trinketea eta Beigorriko Parkeko komun eta aldageletarako

Lekunberriko Garapen Elkartea SL-k lan eskaintza atera du frontoia trinketea eta Beigorriko Parkeko komun eta aldagelak garbitzeko.

Honako egiteko nagusi hauek izanen ditu:

  • Kirol instalazioak eta Beigorri parkeko komunak eta aldagelak garbi mantendu.
  • Gutxieneko ikasketak izatea: Eskola-graduatua edo baliokidea.
  • Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
  • Baloratuko da: garbiketa lanetan esperientzia izatea eta Nafarroako bi hizkuntza ofizialen ezagutza izatea (gaztelania eta euskara).

Lanbide maila garbiketa-rena izango da, eta lekua Lekunberri. Ordutegia %50-ko lanaldiaren araberakoa izango da, eta kirol zerbitzuak eta ekipamenduak kudeatzen dituzten enpresa eta erakunde pribatuen Hitzarmen Kolektiboa izango du, 2025 urterako adostutako hobekuntzekin. Soldata: Hitzarmenaren araberakoa.

Interesdunek CVa azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dute, Plazaola Kirolgunean (Burundegia 9, 31870 Lekunberri) edo lgeplazaola@gmail.com helbidean.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email