Azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Konrtako Nazioarteko Eguna dela eta, Lekunberriko eta Larraungo Udalek, Larraungo Ibarreko Berdintasun Mahaiarekin eta Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin batera, azaroan zehar garatuko den egitarau zabala prestatu dute.
Zikloa azaroaren 15ean hasiko da, 18:00etan, Gabari Gune Irekian, Aurizberriren laguntzarekin egindako Ziarraize dokumentalaren proiekzioarekin. Hau Landa-Eremuko Emakumeak zine-zikloaren baitan antolatutakoa da. Saioak ondorengo solasaldi bat ere izango du.
Azaroaren 21ean, 18:30ean, Xerka erakusketa inauguratuko da. Erakusketa hau hilaren 28ra arte egongo da ikusgai Gabari Gune Irekian, hausnarketarako eta elkarrizketarako gune batekin batera.
Azkenik, azaroaren 25ean, 19:00etan, Lekunberri eta Larraungo udalak batuko dituen manifestazioa egingo da, Erasorik ez, erantzunik gabe! lelopean.
Ekimen hauen bidez, berdintasunaren eta indarkeria matxista desagerraraztearen inguruko kontzientziazioa, herritarren parte-hartzea eta batasuna sustatu nahi dira, bi udalerrien konpromiso bateratuari ahotsa emanez.


