Elikagai Bilketa handiak azaroaren 7 eta 8an

Datorren azaroaren 7 eta 8an, Nafarroako Elikagai Bankuaren Bilketa Handia izango da.

Elikagai Bankuak urtero 2 bilketa antolatzen ditu: maiatzean eta azaroan. Bolondresak izango dira Coviran eta Aliprox denda sarreretan, beharrezko informazioa eman eta elikagaiak eta ekarpenak biltzeko. Elikagai Bankuarekin parte hartzen jarraitzera animatzen zaituztegu, dauden beharrak handiak baitira.

Gomendatutako elikagaiak:

  • Olioa
  • Esnea eta kakao disolbagarria
  • Arrain, haragi eta barazki kontserbak
  • Pasta eta arroza
  • Lekaleak
  • Haur produktuak
Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email