Lekunberriko herritarrek Gau Beltza ospatuko dute datorren urriaren 31n, Herriko Plazan, Herri Mugimenduak antolatuta eta Lekunberriko Udalaren eta Kultura Zerbitzuaren laguntzarekin. Egun berezi honek euskal ohitura zaharrak berpizten ditu, giro misteriotsu eta dibertigarri batean.
Ekitaldia 18:00etan hasiko da aurpegi-margoketa eta tailerrekin, txikientzat eta familientzat prestatuta.
19:15ean, txalapartaren deiarekin, iluntasuna nagusituko da eta herriko kaleetan zehar kalejira egingo da, Alde Zaharra zeharkatuz eta sorginen dantzak eginez eta beldurrak errez Herriko Plazan.
Amaitzeko, 20:00etan, gaztain erreak banatuko dira, festari amaiera bero eta gozoa emanez.
Gau Beltza ekimena herritarrentzako topagune bihurtu da azken urteotan, eta aurten ere magiaz, musikaz eta euskal tradizioz beteriko gaua eskaintzeko prest dago.
