Larraunen mikroipuin lehiaketarako eta Idoia Torregariarekin tailer berrian izena emateko epeak zabalik

Araitz, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Euskara Zerbitzuak eta Euskara Batzordeak bi jarduera antolatu dituzte euskarazko literatur sorkuntzaren inguruan: mikroipuin tailerra eta 2025eko Mikroipuin Lehiaketa.

Tailerra Idoia Torregaraik emango du, urriaren 28an, asteartea, 18:00etatik 19:30etara, Gabari Gune Irekian. 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago.
Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da larbeleareuskaraz@iparmank.eus helbidera idatziz.

Bestalde, aurtengo Mikroipuin Lehiaketa zabalik dago LH5etik Batxilergoko 2. mailara bitarteko ikasleentzat eta Larraunen edo Araitzen bizi den 18 urtetik gorako edozein pertsonarentzat. Lanak aurkezteko epea azaroaren 14an amaituko da, Euskara Zerbitzuan. Oinarriak eta informazio gehiago lehiaketaren kartelean dagoen QR kodearen bidez kontsulta daitezke.

Bi ekimen hauen helburua euskararen sormena eta erabilera sustatzea da literatura laburraren bidez, beraz, animatu!

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email