Plazaola Partzuergo Turistikoak herritarrei zuzendutako Abentura Digitala programako doako eta aurrez aurreko hainbat prestakuntza hartuko ditu urrian.
Egutegia eta edukiak
- Android telefono mugikorraren erabilera: Urriak 20tik 24ra, 10:30 – 12:30 ordutegian. Baldintza bakarra norberaren smartphona eramatea.
- Canvarekin diseinatu: Urriak 20tik 31ra, 14:30 – 16:30 ordutegian. 20 ordukoa izango da.
- Excela (kalkulu-orriak) erabiltzeko ikastaroa: Urriak 20tik 31ra, 17:00 – 19:00 ordutegian. 10 ordukoa izango da.
- Kudeaketa elektronikoak, erosketak eta banka digitala · Urriak 27tik 31ra, 10:30 – 12:30 ordutegian. 10 ordukoa izango da.
Ikastaroak Plazaola Partzuergo Turistikoan (Plazaola kalea, 21, 31870 Lekunberri) izango dira.
Izen ematea eta informazioa: 948 012 012 · aventuradigital.navarra.es · aventuradigital@navarra.es
Ekintza hauek LINK Navarra Nafarroa – Aventura Digital-en kokatzen dira, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren eta NextGenerationEUren finantzaketarekin eta Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin.



