Larraunen tailaketa ikastaro berria urrian hasiko da

Larraungo Udalak eta Lekunberriko Udalak elkarlanean tailaketa ikastaro berria antolatu dute. Ikastaroa 2025eko urriaren 18an hasiko da eta 2026ko maiatzera arte luzatuko da. Saioak larunbatero izango dira, goizeko 09:00etatik 11:00etara, Lekunberriko Udaletxean.

Ikastaroaren prezioa 100 eurokoa da, eta plazak mugatuak direnez, interesdunek lehenbailehen izena ematea gomendatzen da. Izena emateko, 621 15 04 55 telefono zenbakira deitu edo kultura@lekunberri.eus helbidera idatzi behar da.

Larraungo haran osoari zuzendutako jarduera hau artisautzaren bidez sortzeko eta ikasteko aukera bikaina da.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email