Herria zeharkatzen duen bidegorria eta Txirrindularientzako Zerbitzu Zentroa inauguratu ditu Udalak

Irailaren 19an, goizeko 12:00etan, bi proiektu berri inauguratu ditu Udalak, biak ere bizikletarekin eta oinezkoekin zerikusia dutenak.

Alde batetik, herria zeharkatzen duen bidegorria, Plazaola kirolgunea, Mugiroko Gabari Gune Irekia eta Plazaolako Bide berdea lotzen dituen ibilbidea inauguratu du, bizikletaz eta oinez ibiltzeko azpiegitura berria. Obra honen kostua 66.759€ ingurukoa izan da eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza izan du; eta Larraungo Udalarekin  elkarlanean landu da, bi udalerrien arteko konexioak hobetzen baititu. 

Era berean, egun berdinean, Txirrindularientzako Zerbitzu Zentroa inauguratu da Beigorri Parkean. Bizikletak gordetzeko eta kargatzeko gune bat izango du, takillak ere bai bisitarientzat, komunak, dutxak eta aldagela berriak egin dira, eta bizikletak konpontzeko eta garbitzeko azpiegiturak ere jarri dira; horretaz gain, alokairu eta tailer zerbitzua ere eskainiko da. Obra honek  234.406,38 € inguruko kostua izan du eta Nafarroako Gobernuak 210.965,74 €  dirurekin lagundu du. Honekin batera, Iturraskarrriko langileak berriz ingurua txukundu dute, erakargarriago eginez azpiegitura.  

Bi proiektu horiekin, mugikortasun jasangarriari eta ohitura osasungarriei bultzada bat ematen diogu, eta ekonomia berdea sustatzeko baldintzak indartzen ditugu. 

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email