Apunta zaitez Lekunberriko Festetako koadrillen desafioan!

Aurtengo festetan ere ez da faltatuko herri kirolen desafioa. Urriaren 8an, txupinazoaren egunean, koadrillak haien artean desafiatuko dira txingak, zaku lasterketa, lasto jaurtiketa, korrika, lokotxak eta ingude proba bezalakoetan.

Parte hartzeko, 9 laguneko talde mistoak osatu behar dira eta izen ematea urriaren 6a baino lehen egin behar da. Saria: afaria Lekunberriko edozein tabernatan.

Anima zaitezte eta gozatu lagunartean kirolaz eta festaz!

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email