Lekunberriko Udalak herritar guztiei deia egiten die Lekunberriko Festen prestaketan eta ekitaldien garapenean parte hartzeko.
Ekintza garrantzitsuak aurrera eramateko, hala nola herri bazkaria, otamenak, zezensuzkoa eta beste hainbat, ezinbestekoa da bolondresen laguntza.
Auzolan festiboan parte hartu eta zure aletxoa gehitu nahi baduzu, bete esteka honetan dagoen formularioa (elebiduna):
Izen-emate formularioa
Zure parte hartzea funtsezkoa da festak arrakastatsuak izaten jarrai dezaten. Anima zaitez!