Larraungo AEKek 2025-2026 ikasturterako euskarako ikastaroetan izen ematea zabaldu du

Dagoeneko irekita dago Larraungo AEK-ek Lekunberrin eskaintzen dituen euskarako ikastaroetan izena emateko epea. Eskaintzan daude maila guztiak (B1etik C2/EGAra), bai taldeka bai autoikaskuntzan, eta goizez zein arratsaldez.

Horrez gain, badaude azterketak prestatzeko ikastaroak eta hainbat laguntza: aurrez aurreko eskolak, mintzapraktika, online baliabideak, itzulpen eta zuzenketak.

Izen emateko azken eguna: irailaren 22a izango da, Artzanegi, 6 (Lekunberri) helbidean.
Informazioa eta izen ematea: 948 60 47 04 / 607 622 102 · larraun@aek.eus

Ikastaroek dirulaguntzak eta laguntzak dituzte Nafarroako Gobernuaren eta inguruko Euskara Mankomunitatearen eskutik.

AEKek animatzen ditu euskara ikasi edo hobetu nahi duten herritarrak aukera hau aprobetxatzera, eta bere leloa gogorarazi du: “Euskara eroso ikasi eta bizi”.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email