Martxan da jada Arnasetik Bideo Sormen Lehiaketaren laugarren edizioa, euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerrietako 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendua.
Lehiaketaren helburua gazteen sormen digitala sustatzea da, eta parte hartzaileek banaka edo taldeka aurkeztu ditzakete beren lanak. Bideoak online bidali behar dira www.arnasagara.eus webgunearen bidez, bertan izen emate galdetegia betez, atal guztiak betetzea garrantzitsua izango da.
Hauek dira data garrantzitsuenak:
- Lanak aurkezteko epea: irailaren 15etik urriaren 31ra.
- Sari banaketaren ekitaldia: azaroaren 27an.
Kategoria bakoitzeko 500 euroko sari bana banatuko da, eta horrez gain, publikoaren saria ere egongo da (500 euro).
Informazio osoa, gaiei eta kategoriari buruz, hemen aurkituko duzu: arnasagara.eus/arnasetik-2025.
