Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertso eskolen izen emate kanpaina jarri du martxan 2025-2026 ikasturterako. Irailaren 26a bitarte egonen da aukera, eta urriaren lehen astean abiatuko dira eskolak. Ikasturte osoan matrikulatzeko prezioa 80€koa izango da, kamiseta batekin opari. Bertso irakasleak ikasleekin zehaztuko ditu eskolen egun eta orduak.
Lekunberrin, LH5etik DBHra bitarteko gazteek izango dute parte hartzeko aukera, Ibarberri ikastetxean eskainiko diren saioetan. Izena emateko, ondoko esteka erabil daiteke: Eman izena
Bertso eskolen nondik norakoak hobeto ezagutzeko, ikus bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=_HpCxvM1Vcw
