Lekunberrik 2025eko Aurrekontu Parte hartzaileen prozesua abiarazi du

Lekunberriko Udalak martxan jarri du 2025eko Aurrekontu Parte-hartzaileen prozesua, herritarrek udalerriko etorkizuneko erabakietan parte har dezaten.

Egutegia honela izango da:

  • Irailaren 6an: oinarrien jendaurreko erakusketa.
  • Urriaren 7an: proposamenak aurkezteko azken eguna.
  • Urriaren 13ko astean: Aurrekontu Parte hartzaileen Batzordearen bilkura.
  • Urriaren 20ko astean: proposamenak zuzentzeko epea.
  • Urriaren 27an: proposamenen argitalpen publikoa.
  • Azaroaren 5, 6 eta 7an: bozketa.

Udalak herritar guztiei dei egiten die prozesu honetan aktiboki parte hartzera, ideia berriak aurkeztuz eta udal inbertsioen etorkizuna zehaztuko duten proposamenetan botoa emanez.

Irakurri erreglamentua

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email