Uda honetan eskolako portxe berria eraikitzeko lanak eta Ikastetxeko bigarren solairuko lurra konpontzeko obretan ari dira. Ikastetxeko bigarren solairuko ,766m2 lur zorua, egoera kaskarrean zegoen eta azken urteetan altxatu egin da hainbat lekutan. Portxeak berriz eguraldi txarraren aurrean babesa eskaintzea izanen du helburu.
Lur zoruaren lanak 44.000€ko aurrekontua du eta portxeak 90.800,55€koa. Bi inbertsio hauek Lekunberri eta Larraungo Udalen arteko elkarlanak bultzatu ditu. Gainera, Nafarroako Gobernuaren finantzaketa dute eta ikasturte hasierarako bukatuta egongo dira. Konponketa hauekin Ibarberri eskola hobetzen jarraitzea da helburua.


