Udalak, mugikortasun jasangarriaren alde, furgoneta elektriko bat erosi du

Lekunberriko Udalak, mugikortasun jasangarriaren aldeko bidean, brigadarentzat 2. eskuko furgoneta elektriko bat erosi du.

Honen kostua 8.530,50€ izan da eta dagoeneko egoera txarrean zegoen gasoliozko furgoneta zirkulaziotik aterako dugu. Horrela Lekunberriko Udalak bigarren ibilgailu elektrikoa erosi du brigadarentzat, mugikortasun elektriko eta jasangarriaren aldeko apustua eginez.

Izan ere, airera isurtzen diren CO2 isuriak murriztearekin batera, gure helburua  burujabeak izatea da, horregatik kotxeek behar duten energia elektrikoa frontoiko plaketatik hornitzea da helburua.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email