Ekainaren 28an, 12:30ean, Lekunberrik LGTBIQ+ pertsonen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna ikusaraziko du herriko plazan eginen den elkarretaratzearekin.
Lekunberriko Udalak eta Larraungo Berdintasun Mahaiak antolatuta, ekitaldiak LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideen aldeko borroka ikusgarri egin nahi du, berdintasun eta errespetu espazio bat sustatuz.
Anima zaitez eta babestu aniztasuna eta berdintasuna!
