Udalak aldatu egindu eraikinak birgaitzeko ordenantza, zenbait alderdihobetuz eta laguntzak zabalduz

Lekunberriko Udalak eraikinak birgaitzeko ordenantza berritu du, aho batez onartua maiatzeko osoko bilkuran. Helburua: eraikinen eraberritzea sustatzea, bizi-kalitatea hobetzea eta udalerri jasangarriagoa eraikitzea.

Aldaketa nagusiak:

  • Suteak jasan dituzten etxebizitzak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak laguntzen onuradun izango dira.
  • Energia-eraginkortasuna eta jasangarritasuna sustatzeko neurri berriak sartu dira: energia berriztagarriak (eguzki, biomasa, aerotermia, geotermia), karga-gailuak, leiho eta ingurumen-inguratzaile hobekuntzak.
  • EIOZ zergaren salbuespena %30era igo da, eta laguntza gehienez 5.000 € izango da.

Aurreko laguntzak mantenduko dira (50 urtetik gorako eraikinak eta irisgarritasunaren hobekuntza). Udalaren hitzetan, “neurri hauekin Lekunberri bidezkoago eta jasangarriago baten alde lanean jarraitzen dugu.”

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email