Datorren maiatzaren 23 eta 24an, Nafarroako Elikagai Bankuaren Bilketa Handia izango da.
Elikagai Bankuak urtero 2 bilketa antolatzen ditu: maiatzean eta azaroan. Bolondresak izango dira Coviran eta Aliprox denda sarreretan, beharrezko informazioa eman eta elikagaiak eta ekarpenak biltzeko. Elikagai Bankuarekin parte hartzen jarraitzera animatzen zaituztegu, dauden beharrak handiak baitira.
Gomendatutako elikagaiak:
·Olioa
·Esnea
·Arrain, haragi eta barazki kontserbak
·Pasta eta arroza
·Lekaleak
·Haur produktuak
·Kakao disolbagarria