2025eko Festetarako Kartel Lehiaketa Oinarriak

  1. Lekunberriko Udalak 2025eko Festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du, honako oinarriekin:
    Hiru kategoria izango dira: 5-9 urte bitarte (50€-ko saria margoketa materialean), 10-15 urte bitarte (100€-ko saria eskola materialean), eta 16 urtetik gorakoak (200€-ko saria dirutan).
  2. Kartela fisikoki aurkeztu beharko da DERRIGORREZ A3 tamainan, modu bertikalean egina. Teknika librea izango da. USB batean formatu digitalean ere aurkezteko aukera izango da.
  3. Testu hau ageri beharko da:
    LEKUNBERRIKO FESTAK 2025 Urriaren 8tik 12ra
  4. Egilearen datuak (izen-abizenak, adina eta kontaktuak) gutunazal txikiago batean sartuak izango dira eta ezizen batekin sinatua.
  5. Kartelak Udaletxean eta Mitxausenean eman daitezke.
  6. Epea maiatzaren 12tik uztailaren 4ra bitarte luzatuko da.


INFORMAZIO GEHIAGORAKO

621 15 04 55 – kultura@lekunberri.eus

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email