Etxebizitzen zaharberritzea arautzen duen ordenantza aldatzeko bilera 

Lekunberriko Udalak udalerriko etxebizitzen birgaitzea arautzen duen ordenantza aldatzea proposatu du. Eguneratze horren helburua da egungo hobariak handitzea eta etxebizitzak hobetzeko esku-hartzeetan eraginkortasun energetikoa eta jasangarritasuna sustatzeko neurri berriak sartzea.

Proposamena aurkezteko eta hasierako onespena eman aurretik herritarren iritziak eta iradokizunak jasotzeko, bilera ireki bat antolatu da. Hurrengo egunean izango da:

Maiatzak 13, asteartea
18:00etan
Lekunberriko Udaletxea

Udalak herritar guztiak animatu ditu parte hartzera eta beren ideiekin araudia hobetzen laguntzera, etxebizitza eraginkorragoak, jasangarriagoak eta pertsona guztientzako irisgarriagoak sustatzeko.

Egungo ordenantza: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2023/134/25

Prozesu parte hartzailearekin jarraituz,maiatzaren 19-25-eko aste osoan zehar ekarpenak egin daitezke helbide elektroniko honetara idatziz: bulegoak@lekunberri.eus

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email