Lekunberriko Inauteriak 2025 ospatzeko, Karroza eta Mozorroen Lehiaketa antolatuko da otsailaren 22an. Bertan parte hartu nahi duten taldeek kalejiran desfilatu eta Herriko Plazan emanaldi txiki bat eskaini beharko dute. Jarraian, lehiaketaren oinarriak aurkezten ditugu.
OINARRIAK
- 2025eko otsailaren 22an ospatuko da.
- Lehiaketan parte hartzeko, behin mozorro eta karrozen kalejiran parte hartu beharko da eta ostera, Herriko Plazan emanaldi bat egitea ezinbestekoa izango da. Emanaldiak 5- 10 minutu gehienez iraungo du.
- Emanaldiak izen-ematearen araberako ordenean egingo dira. Talde bakoitzari izen-ematean zenbaki bat emango zaio.
- Emanaldian erabiliko den musika, izena ematearen unean adierazi beharko da. Plataforma digitaletan baldin badago, izena ematerakoan zein den adierazi beharko da; aldiz, oinu propioa baldin bada, USB batean eraman beharko da emanaldia egiterakoan.
- Mozorro eta muntaiaren originaltasuna, lanketa eta publikoarekiko elkarrekintza hartuko dira kontuan.
- Ez dira onartuko inolako portaera desgokiak eta lekuz kanpoko irain zein antzezteak.
- Bi kategoria izango dira: helduena (15 urtetik gorakoak) 200€-ko sariarekin eta haurrena (14 urtera arte) 150€-ko sariarekin. Irabazleak emanaldi guztiak amaitu ostean iragarriko da.
IZEN-EMATEA
Izen-ematea otsailaren 20ra arte egin daiteke:
kultura@lekunberri.eus
📞 621 15 04 55
Otsailaren 22an 11:00etatik 12:00etara telefonoz ere izena eman daiteke.
Parte hartu eta ospatu inauteriak!