2025eko zerga, tasa eta prezio publikoei buruzko informazioa

Azaroko ohiko osoko bilkuran 2025eko zerga, tasa, tarifa eta prezio publikoak onartu ziren. Udal gobernuak aldeko botoa eman zuen, eta Lekunberriko Taldeak kontrakoa. Oro har, gehienak izoztu egingo dira, baina hiru tasatan izango dira aldaketak:

  1. Estolderiaren tasa
    Kontsumo ertain eta baxuetarako baremazioa berritu da, herritar gehienek onura izan dezaten:
    • 0 eta 20 m³: 2,7 € hiruhilekoan.
    • 20,01 eta 40 m³: 3,40 € hiruhilekoan.
    • 40,01 eta 66 m³: 4,10 € hiruhilekoan.
    • 66,01 m³-tik gorako kontsumoa: tasa bere horretan mantenduko da, 0,338 €/m³.
    Neurri honekin, kontsumo baxuak saritu egingo dira. Adibidez, familia batek 35 m³ kontsumitzen baditu, urtean 34 € inguru aurreztuko ditu estolderia fakturan.
  2. Ur-horniduraren tasa
    • 66,01 m³-tik gorako kontsumo handiak: %5eko igoera izango dute, prezioa 0,937 €/m³-tik 0,984 €/m³-ra igaroko delarik. Honek, batez beste 100 m³ kontsumitzen duten etxeei urtean 19 € gehiago ordaintzea ekarriko die.
    • 66 m³ baino gutxiago kontsumitzen dutenentzat: prezioak bere horretan mantenduko dira.
  3. Orubeen garbiketa eta mantentze lanen tasa
    Aurreko urtean, belarra mozteko tasa 200 €koa zen, eta ez zen partzelaren tamaina kontuan hartzen. 2025etik aurrera, tasa 0,50 €/m² izango da, partzelaren neurriaren arabera kalkulatuta.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email