Lekunberriko Udalak 2024ko Gabonetako Argiztapen Lehiaketan parte hartzera gonbidatzen ditu herritar eta merkatari guztiak, gure herria edertzeko eta Gabon jaiak elkarrekin ospatzeko aukera. Animatu parte hartzera eta erakutsi zure Gabonetako espiritua!
Kategoriak eta sariak
- Kategoria: Pisua – 50 €
- Kategoria: Etxea – 75 €
- Kategoria: Merkataritza – 100 €
Lehiaketaren oinarriak
- Lekunberriko pisuek, etxeek eta dendek parte hartu ahal izango dute.
- Lekuaren ezaugarriak hartuko dira kontuan (tamaina, espazio egokia, kokapena, etab.).
- Dekorazioa Gabonetako gaiei buruzkoa izango da, eta bereziki baloratuko da tokiko elementuak barne hartzea, hala nola Olentzero, Errege Magoak eta dekorazio tradizionalak.
- Dekorazioa 2024ko urtarrilaren 5era arte egongo da instalatuta.
- Egun horretan bertan jakinaraziko dira irabazleak.
Inskripzioa
- Izena emateko epea: 2024ko abenduaren 20an amaituko da.
- Izena emateko, bidali mezu bat kultura@lekunberri.eus helbidera edo deitu 621 15 04 55 telefonora, honako hauek adieraziz:
- Izena
- Helbidea
- Kontaktua
- Kategoria
Zuen parte hartzea espero dugu Lekunberri argiz eta alaitasunez betetzeko!