Herriko aparkalekuen egoera hobetzeko helburuarekin, gaur, azaroaren 26an, hiltegi zaharreko aparkalekua berritzeko lanak abiatu dira. Obrak 51.988 €-ko aurrekontua izango du, eta honako hobekuntzak egingo dira:
- Lurra asfaltatzea.
- Aparkalekuen egitura berrantolatzea.
- Irisgarritasuna hobetzea.
Lan horien ondorioz, egun batzuetan ezinezkoa izango da aparkaleku hori erabiltzea. Barkatu sortutako eragozpenak eta aurretik eskertu herritarren ulermena.