2025 egutegirako argazki lehiaketa

Lekunberri eta Larraungo Udalek bertako bizilagunak gonbidatzen dituzte 2025ean bailarako egutegia irudikatzeko argazki lehiaketan parte hartzera. Jarraian, xehetasun guztiak partekatzen ditugu beren irudirik onenekin lagundu eta ekimen honetan parte hartu nahi dutenentzat.

Lehiaketaren oinarriak

  1. Helburua: Lehiaketa honen helburua 2025erako egutegi bat sortzea da, urtean zehar Lekunberriko eta Larraungo bizitza eta aisia islatuko dituena.
  2. Parte-hartzaileak:
  3. Larraunen edo Lekunberrin erroldatutako 14 urteko edo gehiagoko pertsonek har dezakete parte.
  4. Gaiak:
    • Paisaiak eta lekuak: Kaleak, plazak, paisaia naturalak eta herrietako txoko bereizgarriak.
    • Ospakizunak: Tokiko ekitaldiak, hala nola inauteriak, azokak, Sagardo Eguna, herrietako jaiak eta Gabonak, besteak beste.
  5. Parte hartzeko baldintzak:
    • Parte-hartzaile bakoitzak 2-6 irudi bidali behar ditu formatu digitalean (JPEG edo PNG) eta orientazio horizontalean, irudi bakoitzak inprimatzeko kalitate ona duela ziurtatuz (gutxienez 1 MB).
    • Irudiak izenburuarekin adierazi beharko dira, eta inola ere ezin izango da argazkiaren egilea identifikatu. Dokumentuarekin batera, PDF formatuan, fotografriaren izenburuak egilearen datuekin batera aurkeztuko dira: izen-abizenak, helbidea, telefono-zenbakia eta posta elektronikoa.
    • Argazkiak koloretan edo zuri-beltzean izan daitezke, eta originalak edo argitaratu gabeak izan behar dute, aurretik sarituak edo argitaratuak izan gabe.
    • Irudiak posta elektronikoz bidali behar dira kultura@lekunberri.eus helbidera, 2024ko azaroaren 29ra arte. Bidalketarako WeTransfer bezalako plataformak ere erabil daitezke.
  6. Sariak:
    • 12 argazki aukeratuko dira, eta bakoitzak 50 euroko saria jasoko du. Gainera, azaleko irudiak 50 euroko sari gehigarria irabaziko du.
    • Aukeratutako irudiak egutegian agertuko dira, aipatutako egilearen izenarekin, eta bailarako etxe guztietan banatuko dira.
  7. Ebaluazio-irizpideak:
    • Proposatutako gaiekin duten loturaren, estetikaren eta egutegirako egokitasunaren arabera ebaluatuko dira argazkiak.
  8. Epaimahaiak eta emaitzak argitaratzea:
    • Argazkigintzako adituek eta udal-ordezkariek osatuko dute epaimahaia. Irabazleak 2024ko abenduaren 10ean iragarriko dira udaletako komunikabideetan, eta sari-banaketaren data jakinaraziko da.
  9. Datu pertsonalak: Parte-hartzaileek baimena ematen dute beren datu pertsonalak indarrean dagoen araudiaren arabera erabiltzeko. Udalek pribatutasuna eta parte-hartzaileen irudia errespetatzen dituztela bermatzen dute.

Argazki lehiaketeran oinarrien xehetasun gehiago hemen:

Anima zaitez Lekunberriko eta Larraungo onena islatzera eta partekatu bailararen zure ikuspegia 2025eko egutegiaren parte izan dadin!

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email