Lekunberriko Udalak eta Festa Batzordeak 2024ko festen balorazioa egiteko bilera irekia antolatu dute, eta herritar guztiak gonbidatuta daude. Aurtengo festen inguruko iritziak eta proposamenak partekatzeko unea izango da, guztion ekarpenak kontuan hartzeko asmoz.
- 📅 Data: Azaroak 5, 2024
- 🕕 Ordua: 18:00
- 📍 Tokia: Udaletxea
Ezin baduzu bilerara gerturatu, ez ahaztu online edo aurretik inkesta betez zure iritzia eman dezakezula! Zure iritzia oso garrantzitsua da hurrengo urteko festak hobetzeko!
Eskerrik asko zure parte-hartzeagatik, eta espero dugu bertan ikusiko zaitugula!