FRONTOIA EROSOA ETA SEGURUAGOA IZATEKO LANEKIN JARRAITZEN DUGU

Joan den urtarrilean, frontoiko eserlekuak berritu genituen, eta egun hauetan, berriz, eskaileretan barandak jarri ditugu, harmailetako segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko eta frontoira datorren jendeak modu egokian goza dezan aisialdiaz eta kirolaz. 

Kirol instalazioak hobetzea da Udalaren lan ildoetako bat, eta oraingo honetan eskuz esku lan egin dugu Larraun Pilota Eskolako kideekin. Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu beraien ekarpenengatik.  

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email