Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu hirigune historikorako mugikortasunaren proposamena aurkezteko bileretan parte hartzera. Xehetasunak ezagutzeko eta zure ideiak partekatzeko gune bat da!
Data: Asteazkena, urriak 2
Lekua: Udaletxeko Batzar Aretoan
Bi deialdi:
16:00etan – Alde zaharreko bizilagun, komertziante, ostalari, landetxe eta zerbitzuei bideratua.
18:00etan – Herritar guztientzat zabalik.
Zure iritzia garrantzitsua da! Elkarrekin gure herrian mugikortasuna hobetu dezakegu.