2024 Aurrekontu parte-hartzaileak

Proposamenek Lekunberri herria edo/eta Lekunberriko herritarrak aintzat hartuko dituzte. Herritar edo talde bakoitzak proposamen bat aurkezteko aukera izanen du, horiek 2024 urteko aurrekontuan, urte naturalean edo horren luzapenetan, gauzatu beharko dira. Proposamenak jende aurrean dauden bitartean anonimoak izanen dira.

Herritarrek, ezarritako epeetan aurkeztuko dituzte haien proposamenak. Horretarako honako bide hauek baliatu ditzakete: parte hartze guneak eta proposamenak jasotzeko aurreikusiko diren bide eta guneak. Proposamena aurkezteko oinarrizko galdetegi bat bete beharko da; laburra eta erraza, eta ezaugarririk garrantzitsuenak azalduko dituena: proposamenaren titulua, arrazoibidea, helburuak, deskribapena, gutxi gorabeherako aurrekontua eta datu osagarriak.

Araudi osoa, ordenantza eta betetzeko fitxa hemen:

ORDENANTZA OSOA IKUSTEKO HEMEN KLIK EGIN

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email