Azaroaren 30ko Greba Feminista dela eta Udal Bulegoak itxi egingo dira

AZAROAREN 30ean eginen den greba feminista orokorra dela eta, UDAL BULEGOAK itxita egonen dira, udal langile askok bat egiten dutelako grebarekin. Udal zerbitzuei dagokienez, LIBURUTEGIA, KIROL INSTALAZIOAK ETA HAUR ESKOLA ere itxita egonen dira.

Lekunberriko Udal Gobernuak ere bat egin nahi du zaintza sistema publiko, unibertsal, doako eta kalitatezko bat bermatzearen aldeko aldarrikapenarekin, Euskal Herriko hainbat eragile sozial eta sindikalek eginen duten bezala. Horrexegatik, udal mailan ere zaintzaren gaiaren inguruan lanean jarraitzeko konpromisoa agertu nahi dugu.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email