Lekunberriko Udalak Nafar Lansareri Lekunberriko Udalerako peoi/zerbitzu anitzetarako izangaien zerrenda eskatuko dio laister, lanpostu bat aldi baterako betetzeko lanaldi osoko hautaketa-prozesuan (D maila).
Interesdunek izena eman beharko dute Nafar Lansaren enplegu-eskatzaile gisa edo enplegua hobetzeko, lorezaintzako eta/edo eraikinen mantentze-lanetako eginkizunetan.
Ezinbestekoa:
– Ahozko B2 euskara-maila minimoa.
– Eskola-graduatua, edo erdi-mailako lanbide-heziketa edo baliokidea.
Izen-emate epearen amaiera data: 2022ko maiatzaren 27a