- Helburua prestakuntza zehatza sortzea izan da, inguruko langileak enpresek eskatzen dituzten konpetentzietan presta daitezen.
- Formakuntza hauek LekunberriON Udalaren programaren baitan burutu dira, Lekunberri eta inguruetako garapen lokala bultzatzeko sortutako programa.
Amaitu dira Lekunberriko industrialdean apirilaren 25ean hasi ziren industria-sektorerako funtsezko gaitasunei buruzko prestakuntza-zikloak.
Bukaerako ekitaldian Jose Mari Aierdi Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordeak, Gorka Azpiroz Lekunberriko alkateak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Miriam Martón zuzendari kudeatzaileak eta Carlos Adin Lanbide Gaitasunen Garapeneko Zerbitzuko zuzendariak parte hartu dute.
Guztira, 66 pertsonek hartu dute enpresen beharrak identifikatzeko lan bat egin ondoren antolatu den prestakuntza-zikloan. Helburua parte-hartzaileen gaitasunen hobekuntza sustatzea izan da, udalerrian egoitza duten enpresen lehiakortasuna hobetu ahal izateko.
Prestakuntza Mekatar Taldeak sustatu du, Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eta Lekunberriko Udalaren laguntzarekin.
Gorka Azpiroz, Lekunberriko alkateak, nabarmendu duenez, “prestakuntza honek erreferentea izan nahi du Lekunberriko enpresen artean modu koordinatuan beste prestakuntza batzuk antolatu ahal izateko”.
HURBILEKO ENPLEGUA.
Ekimen honen bidez kalitatezko eta hurbileko enplegua bultzatu nahi da, inguruko pertsonek enpresek gaur egun eskatzen dituzten konpetentziak eskura ditzaten sustatuz. Horrela, garraiatu beharra saihestu nahi da, udalerri bizi eta aktibo bat landu eta bultzatzeko.