2026ko festetako kartela aukeratzeko bozkatu dezakezu jada

Lekunberriko Udalak 2026ko festen kartela aukeratzeko bozketa ireki du. Bozketan 16 urtetik gorakoen kategorian aurkeztutako hiru lanen artean aukeratu ahal izango da.

Herritarrek irudian agertzen diren 1, 2 eta 3 zenbakidun kartelen artean eman beharko dute botoa. Bozketa irailaren 16tik 18ra izango da, Mitxausenean.

Udalak herritarrak parte hartzera animatu ditu, aurtengo festen irudia aukeratzeko prozesuan parte har dezaten.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email