- Lekunberriko Udalak 2025eko Festak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du, honako oinarriekin:
Hiru kategoria izango dira: 5-9 urte bitarte (50€-ko saria margoketa materialean), 10-15 urte bitarte (100€-ko saria eskola materialean), eta 16 urtetik gorakoak (200€-ko saria dirutan). - Kartela fisikoki aurkeztu beharko da DERRIGORREZ A3 tamainan, modu bertikalean egina. Teknika librea izango da. USB batean formatu digitalean ere aurkezteko aukera izango da.
- Testu hau ageri beharko da:
LEKUNBERRIKO FESTAK 2025 Urriaren 8tik 12ra - Egilearen datuak (izen-abizenak, adina eta kontaktuak) gutunazal txikiago batean sartuak izango dira eta ezizen batekin sinatua.
- Kartelak Udaletxean eta Mitxausenean eman daitezke.
- Epea maiatzaren 12tik uztailaren 4ra bitarte luzatuko da.
INFORMAZIO GEHIAGORAKO
621 15 04 55 – kultura@lekunberri.eus