2023ko egutegia osatzeko argazki lehiaketa

Urteko egutegia gure inguruko argazkiekin egiteko antolatzen dugun argazki-lehiaketari dagokionez, tamalez, aurten, epaimahaiaren erabakia eman gabe geratu dela jakinarazi nahi dizuegu. Parte hartzea bajua izan da – bost lehiakide besterik ez -, argazkien eta lehiaketako gaien arteko lotura falta egon da eta argazkietan jasotako ekitaldietako bat errepikatu egin da. Horrek guztiak ez digu uzten lehiaketaren helburua, urteko egutegiaren diseinua, betetzen.

Urte batzuetako pandemiaren ondoren gizarte argazkigintza bultzatu nahi izan dugu, baina pertsonen aurpegiak argitaratzeko problematika eta datuak babesteko legeak iadatziz baimendu beharrak arazo asko suposatu ditu.

Hurrengo urterako gai kopurua handitzea eta dibertsifikatzea baloratzen dugu. Nolanahi ere, eta parte-hartzea saritzeko, antolatzaileek erabaki dugu 25 euroko txartel bat ematea lehiakide bakoitzari, tokiko merkataritzan gastatzeko. Eta egutegirik gabe geratu ezin garenez, aurten herriko bizilagunek utzitako irudiekin egingo da.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email