Urriaren 5ean, igandea, Lekunberrik egun berezia biziko du Herriko Plazan, Nafarroako Sagardo Eguna eta Jardunaldi Mikologikoa batera ospatuz.
11:00etatik aurrera sagardo dastaketaz (edalontzia + 5 txartel: 5 €), sagar mota ezberdinen erakusketaz eta artisautza postuez gozatu ahal izango dugu. 12:00etan, Kirikoketaren erakustaldia egingo da, sagarraren zanpatzearekin.
Onddoen eta perretxikoen erakusketa eta perretxikoekin egindako pintxoak dastatzeko aukera ere izango da, herritarrak eta bisitariak mikologiaren mundura hurbilduz.
Gainera, urriaren 4an, larunbatean, Udaletxean bildutako perretxiko eta onddoen sailkapena egingo dugu, eta hurrengo eguneko erakusketaren parte izango dira.
Ohitura, gastronomia eta bertako produktuak ospatzeko aukera paregabea Lekunberriko plazan.
