Larraungo eta Lekunberriko udalek dirua biltzeko kanpaina bateratua egin dute, eta horren emaitza, 6.200 euro, Comunitat Valencianako erakundeei bidaliko zaie Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren bitartez.
2024ko urrian, Comunitat Valencianak DANA (Depresio Isolatua Maila Altuetan) baten ondorio suntsitzaileak jasan zituen. Kaltetuei elkartasuna adierazteko, hainbat ekimen solidario jarri ziren abian. Ekintza horietako asko herritarrek sustatu zituzten, hala nola materiala eta janaria biltzea eta lur orotako ibilgailuekin laguntzea. Gainera, udalek laguntza modu eraginkorrean bideratzeko mekanismoak sortu zituzten.
Testuinguru horretan, Larraungo eta Lekunberriko Udalek elkartasun kanpaina bat antolatu zuten, herritarrek diru-ekarpenak egin ahal izateko banku-kontu bat irekiz. Era berean, bi udalek beren baliabideekin zuzenean laguntzeko konpromisoa hartu zuten. Kanpaina hau ixtean, 6.200 euro biltzea lortu da, eta Valentziako erakundeetara bideratuko dira, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren bidez.
Larraungo eta Lekunberriko Udalek eskerrak eman nahi dizkiete, modu batera edo bestera, Comunitat Valencianako herritarrei elkartasuna adierazi dieten guztiei.