Izarberri jatetxeak tabernari bat kontratatu nahi du Lekunberrin

Lekunberriko Izarberri Jatetxeak lan eskaintza argitaratu du, astean 18 orduko lanaldia egiteko tabernari baten bila.

Lan ordutegia honako hau izango da: astelehenetan 09:00etatik 16:00etara, asteazkenetan 16:00etatik 23:00etara eta larunbatetan 12:00etatik 16:00etara.

Lanposturako esperientzia izatea lehenetsiko da, baina ez da derrigorrezko baldintza gisa zehaztu.

Lan eskaintzan interesa duten pertsonek izarberri17@gmail.com helbidera idatzi edo 630 430 263 telefono zenbakira deitu dezakete informazio gehiago jasotzeko.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email