Lekunberriko Udalak, Mendialdea Mankomunitatearekin elkarlanean, hondakinak behar bezala bereizteko gida praktikoa herritarren eskura jarri du. Dokumentu honen helburua birziklatzea erraztea eta gure komunitateko hondakinen kudeaketa hobetzea da.
Gidan hondakin mota desberdinak eta dagokien edukiontzia zein den azaltzen da, besteak beste:
- Organikoa: janari-hondarrak, tamaina txikiko hondar begetalak, erabilitako sukaldeko papera
- Ontzi arinak: plastikoa, latak, brikak
- Papera eta kartoia: kaxak, aldizkariak, bulegoko papera
- Beira: botilak, potoak, flaskoak
- Tamaina handiko hondakinak: elektrodomestikoak, altzariak
- Hondakin bereziak: pilak, olioak, fluoreszenteak
- Errefusa: birziklatu ezin diren hondakinak
Gida osorik kontsultatu eta deskargatu hemen
Edozein zalantza edo kontsulta izanez gero, jar zaitez Mendialdea Mankomunitatearekin harremanetan info@mendialdea.eus helbidean edo 948 510 444 telefonoan.
Eskerrik asko ingurumenaren zaintzan parte hartzeagatik.