Lekunberriko etxeen inguruko ikerkuntza proiektuaren emaitzak aurkeztu ziren Udaletxean

Pasa den ostiralean Lekunberriko etxeen inguruko ikerkuntza proiektuaren emaitzak aurkeztu ziren Udaletxean egin zen ekitaldi batean. Partaidetza handikoa izan zen aurkezpena, jendea gogoz baitzegoen 2021eko aurrekontu parte hartzaileetan irabazle suertatu zen proiektu honen emaitzak ezagutzeko. Bertan Aitor Pescador Medrano Aranzadi Zientzia Elkarteko historialariak ikerlan honetan egindako lana azaldu zuen, Ondare Kultur Taldeko Javier Irigoien eta proiektuaren bultzatzaileetako kide den Inma Etxarriren parte hartzearekin eta Arkaitz Goikoetxea alkatearen laguntzarekin. Ikerlanean lortutako emaitza guztiekin argitalpen bat sortzea da helburua, urte honetan bertan kaleratzeko.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email