Edukiontzi marroia martxan

Mendialdea Mankomunitatea eta eskualdeko udalak lanean ari gara  Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plana aurrera eramateko. Lurralde jasangarriagoa egiteko helburuz, hondakin organikoen inguruan betebehar batzuk ezartzen dizkigu legeak; hondakinen sorkuntza prebenitzea eta haien kudeaketa hobetzea dira lege horren oinarri nagusiak, eta estrategia oso bat landu dugu dagozkigun helburuetara iristeko. Helburu hauek bete behar ditugu datozen urteetan:

  • 2024. urtean, hondakin organikoen (%50) bereizita kudeatzea.
  • 2025. urtean, hondakin organikoen %75 bereizita kudeatzea.

Orain arte, herritarrek aukera izan dute etxean konposta egiteko edo auzokonposta guneak erabiltzeko. Heldu den astetik aurrera, edukiontzi marroiak ere jarriko dira herrian zehar herritarrek hara bota ditzaten hondakin organikoak. Hortaz, hiru aukera izango ditugu hondakin organikoak bereizita kudeatzeko.

Kanpaina berri honetan gauzak ahalik eta ongiena egiteko, Mankomunitateko teknikariak Lekunberrira etorriko dira heldu diren bi asteetan, herritarren artean materiala banatzera eta egon daitezken zalantzak argitzera:

BATZAR ARETOAN

Osteguna, urtarrilaren 18a, 16:30etik 19:00etara

Asteartea, urtarrilaren 23a, 11:00etatik 13:00era

Ostirala, urtarrilaren 26a,  11:00etatik 13:00etara, eta 16:30etik a 19:00etara

Sistema martxan jartzeko eta ongi ateratzeko, beharrezkoa da guztion parte-hartzea, eta, horrexegatik, kanpainan parte hartzera animatu nahi zaitugu. Zatoz materiala jasotzera!

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email