Frontoi erosoa eta seguruago egiteko lanak

Lekunberriko Udala frontoiko ekipamenduak hobetzeko lanetan ari da, gure aisialdiaz eta kirolaz gozatzen jarrai dezagun eta lan ildoetako bat frontoiko erosotasuna eta segurtasuna hobetzea da. Horrexegatik, Jaian Jai pilotalekuan bi neurri hartuko ditugu epe motzean.

Lehenengo neurria frontoiko eserlekuak jartzea izan da.  Proiektu honek 14816.93  €-ko aurrekontua izan du eta 546 aulki jarri dira. Bigarren neurria, berriz, hurrengo asteetan eskaileretan barandak jartzea izango da, harmailetako segurtasunahobetzeko.

Aipaturiko interbentzio horiek Larraun Pilota Eskolako kideekin elkarlanean egin ditugu, eta garrantzitsua ikusten dugu herriko nortasunaren ezaugarrietako bat hobetzea.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email