Lekunberriko Herriko Plazaren mugikortasun plan berria

Datozen hilabeteetan Lekunberriko Udalak parte hartze prozesu bat jarriko du martxan, plazaren inguruko mugikortasuna aztertzeko. Prozesua eta zehaztapenak ezagutu nahi dituenarentzat aurkezpen-jardunaldi bat antolatu da. Abenduaren 13an izango da, 18:30ean, Lekunberriko udaletxean. Besteak beste, testuingurua, helburuak, prozesuaren faseak, parte hartzeko moduak eta kronograma aurkeztuko dira egun horretan.

Azken aldian, zer esana eman dute herritarren artean plazako eta inguruko mugikortasunaren arloko zenbait aldaketek, eta, beraz, Udalak lehentasuntzat jarri du gaia. Helburu nagusiak izango dira herritar guztien iritzia jasotzea eta pixkanaka desadostasunak modu antolatuagoan eta logikoagoan konpontzeko baldintzak ezartzea.

Lekunberriko udalbatzak azaroaren 29ko ohiko bilkuran onartu zituen parte-hartze prozesuaren faseak eta ezaugarriak. Prozesuak udaberrira arte iraungo du eta herritar guztiei bertan parte hartzeko aukera emango zaie. Hiritik At programaren laguntza teknikoa izango du Udalak.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email