Nafarroko Bankuko Elikagaien Bilketa Handia izango da Lekunberrin

Datorren ostiralean eta larunbatean, azaroak 24 eta 25, Nafarroko Bankuko Elikagaien Bilketa Handia izango da.

Nafarroan, urtean zehar 2 bilketa egiten dira: bat maiatzan eta bestea azaroan.

Hemen, Lekunberrin, aurreko bilketan bezala, Coviran eta Aliprox dendeetako sarreran, bolondresak egongo dira behar den informazioa ematen eta elikagaiak biltzen.

Jakina da, Elikagaien Bankuen egoera oso larria dela, gero eta gutxiago biltzen da baina beharrak gero eta gehiago dira, haiengana jotzen duten familien kopurua handiagoa baita. Horregatik oso garrantzitsua da guztion laguntza, normerak ahal duen neurrian.

Facebook
Twitter
LinkedIn
WhatsApp
Email